XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

KARTUTXO.- (Erdi esnaturik) Zer da hor?

ESKOPETO.- (Ametsetan) Beti dirua biltzen, biltzen, biltzen...

KARTUTXO.- (Sehaska kanta bezala, gero eta motelago) Beti dirua biltzen... biltzen... biltzen.

(Zurrunka berriro, hasierako kate sonoroa errepikatuz)

HONTZA.- (Ahopetik, ehiztariak ez iratzartzearren) Psss, psss, neska-mutilak.

Bidezkoa al deritzozue Tarzanek gu hemen preso uzteari? (Ez, ez haurren erantzuna)

Hau elkartasuna zuena!

Eta animalion erregetzat jotzen du bere burua?

Errege batek ezin du bere lagunak-hiritarrok-subditoak atxilotuta utzi.

TARZAN.- Hiru ehiztari dira eta ni bakar-bakarrik nago.

Inor ez da gauza niri laguntzeko.

HONTZA.-Nola ezetz?

Neska-mutil horiei laguntza eskatu al diezu?

TARZAN.- Hauei?

Oso txikiak dira eta ehiztariak pertsona ankerrak eta armatuak gainera.

Oso arriskugarria litzateke.

(Haurren moskeoa berpiztu behar)

HONTZA.- E, neska-mutilok, zuengan datza gure itxaropen bakarra.

Prest al zaudete Tarzani laguntzeko? (Bai, bai)

Tarzan, orain ez duzu aitzakiarik.

Ez ote zara gaztetxo hauek bezain ausarta?

Hau lotsa, Tarzan.

Zer pentsatuko dute neska-mutil koxkor hauek?

Non dago ospe handiko gizon famatu hura?

TARZAN.- (Lotsatua.)

(Ikusleei galdegin) Eta nola askatuko ditugu?

Zer egin dezakegu?

(Haurren erantzunak komentatuko dira: Oso ideia ona.)

(Bai interesgarria.)

(Plangintza egokia.)

(Primerakoa eta abar.)

(Interesa zaigun erantzuna bideratzen saiatuko da) Plangintza jeniala!

Bai horixe.

Hori bai dela aproposa.

Entzun ezazue, arretaz, zuen lagunak pentsatutako plangintza.

(Ahopean eta konspirazio kutsua erabiliz) Bihar goizean, ehiztariak esnatu baino lehen, oihaneko animaliak askatuko ditugu, guztion artean.

Ba al dakizue imitatzen gorilak, elefanteak eta lehoiak? (Aulkietatik mugitu gabe, hiru taldetan banatu haurrak eta entsaiatu)

Zuek, atzeko aldean zaudetenok gorilarena eginen duzue, kurrinka eta bularrean ukabilka.

Erdikoek elefantearena.

Besoa aurpegian jarrita tronpa balitz bezala eta marrumaka.

Aurrekoek lehoiarena, orroka.

Oihaneko pizti guztiak datozela (...)